Osakidetzak garbiketa, sukalde eta mantentze langileak baztertu ditu
“Talderik onena, Geurea. Zure osasuna esku onetan”. Horixe da Osakidetzaren azken kanpainaren leloa. Euskarri grafikoetan kategoria ezberdinetako bederatzi langile agertzen dira, baina bat ere ez garbiketa, sukalde eta mantentze-lanetako zerbitzuetakoa. LABek ohartarazi duenez, ez da kasualitate hutsa, kategoria horiek abiadura handian pribatizatzen ari baitira. Sindikatuak argi du osasun arreta ona emateko ezinbestekoak diren langile horiek ikusezin bihurtu nahi dituztela, ahalik eta errazen pribatizatzeko. Osakidetzaren kartelaren antzeko beste bat egin du LABek, baina “ahaztutako” kategoriak aintzat hartuz eta pribatizazio politika kritikatuz.

Culture
«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Monde
Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Sujets du jour
Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

Euskal Herria
El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Sujets du jour