Ion SALGADO
LAKUNTZA

Galdeketak egingo dituzte Sakanan datorren urtean

Egunik zehaztu ez duten arren, Etxarri Aranatzen 2015ean egindako galdeketa abiapuntu hartuta eta aurten Bakaikun egingo dutena kontuan izanda, 2017an Sakanako beste hainbat herritan ere erabakitzeko eskubidearen gaineko galdeketa egingo dutela iragarri dute. «Herritarron garaia dela eta erabakiaren aroan guztiz murgildurik gaudela, sakandarron unea dela zabaldu nahi dugu lau haizetara», adierazi zuen atzo Lakuntzan Anabel Arraizek.

Datorren urtean sakandarrek hitzordu berezia dute hautetsontziekin. 2017an Iruñea eta Gasteiz artean dagoen bailara honetako auzokideek «erabakia errealitate bihurtzeko» aukera izango dute. Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko parada izango dute. Hori adierazi zuen atzo Anabel Arraizar aktoreak, hainbat herritan galdeketa egingo dutela iragarrita.

Lakuntzako erdigunean egindako ekitaldian, Arraizarrek, Gure Esku Dago ekimenaren izenean, herritarren garaia dela nabarmendu eta Sakanako bizilagunak «erabakiaren aroan guztiz murgildurik» daudela esan zuen. «Ez al da garaia Sakanako herritarrok bidea emateko erabakitzeko eskubideari? Ez al da zilegi herritarrok bideratzea eskubide horren aitzindari? Baietz uste dugu», gaineratu zuen.

Eta herritarrek jokatu behar duten papera azpimarratu zuen. Izan ere, «hau guztia martxan jartzeko ezinbestekoa da norbanakoen parte-hartzea, norbanakoen konpromisoa. Ahalduntze demokratikoan gutako bakoitza protagonista izan behar delako, ez dezatela erabaki gure partez. Erabakiaren ametsa egia bihurtzeko, denon lana beharrezkoa da eta guztiz egingarria da».

Horregatik deia zabaldu zion «sakandar orori parte har dezan herrika burutuko diren batzarretan, zure eskua ezinbestekoa delako, zure unea heldu delako. Honegatik guztiagatik, datorren urtean, sakandar guztiok aukera izanen dugu erabakia errealitate bihurtzeko. Herriak hitz egin dezala, gure unea iritsi da», esan zuen.

Datozen hilabeteetan Sakanako herritarrak lanean arituko dira galdeketa egiteko eguna zehazteko, zenbat herritan bozkatuko duten adosteko eta herritarrek erantzun beharko duten galdera zein izango den erabakitzeko. Arraizek mundu mailan aurrekariak badaudela gogorarazi zuen, Eskozia eta Katalunian egin diren galdeketak aipatuz, baina Sakanan bertan galdeketak nola egin ahal diren adibideak ere badaude.

«Duela bi urte, Etxarri Aranatzeko herritarrek landu zuten erabakiaren lehenbiziko hazia, haiek eraiki zituzten elkarlanerako zubiak, berdinen artean erabakia gauzatzeko. Eta aurten, udazkenean, eskualde berean prozesu bera; elkartu, adostu eta erabakia gauzatuko dute bakaikuarrek», ohartarazi zuen Lakuntzan bildutakoek «hazitako zuhaitzak bizirik jarraitzen duela» erakutsi dutela esan ostean.

Ekainean eta azaroan

Bakaikuko herritarrek azaroan egingo dute galdeketa. Ekainerako deituta zegoen, baina Gure Esku Dago ekimenak udazkenera atzeratu zuen, «herri galdeketarako orain baino baldintza hobeak eskaini asmoz». Dimako biztanleek ere azaroan bozkatuko dute.

«Bi herri horietan udazkeneko aukera hartzea erabaki dute, herritarren borondate eta parte hartzeari bide emateko baldintzak herri horietan hobeak izango direlakoan», azaldu zuten Gure Esku Dago ekimeneko ordezkariek duela bi aste Donostiako Zurriola hondartzan izandako ekitaldi jendetsuan.

Ordukoan, 34 herritako auzokideek ekainaren 5ean erabakitzeko eskubidea gauzatuko dutela iragarri zuten. Goierriko 23 udalerrietan, Debagoieneko zortzi herrietan eta Aramaion, Azpeitian eta Ispasterren egingo dira galdeketak Euskal Herriaren etorkizunari buruz.

«Ekainaren 5ean, beraz, eta Etxarri Aranatz eta Arrankudiaga-Zolloko adibideak gogoan, herritarrok erabakitzen hasiko gara. Eta, beraz galdeketa egingo duten herrietako jendeari ekainaren 5eko kontsultetan parte hartzeko deia egiten diogu», esan zuten, «gurean gizartearen gehiengo oso zabala erabakitzeko eskubidearen alde» dagoela adierazi ondoren. «Eta normaltasun osoz eman nahi diogu bide borondate horri. Euskal herritarron burujabetza gauzatzen ari gara. Gure etorkizun politiko eta soziala libreki erabakitzeko gaitasuna».

Gaitasun hori eskuratu zuten 2014ko apirilean Etxarri Aranatzeko herritarrek. «Euskal Herri independente bateko herritarra izan nahi al duzu?»; galdera hori egin zieten etxarriarrei. Eta argi erantzun zuten: parte hartu zutenen %94k independentziaren alde bozkatu zuten. Katalunian independentziari buruz egin zen lehen galdeketan, Arenys de Munt udalerrian, parte-hartzea %41ekoa izan zen.

Arrankudiaga-Zolloko bizilagunek ere euskal estatu burujabe bateko herritarrak izan nahi al zuten erantzun behar izan zuten. Bizkaiko herri honetan ere independentziaren aldeko hautua garbia izan zen, galdeketan parte hartu zutenen %89,64k alde bozkatu baitzuten. Parte hartzea %61,59koa izan zen. Galdeketetan begiraleak izan ziren, gardentasuna bermatzeko.

 

Garantizar la legitimad de las consultas del 5J

La Comisión de Garantías, formada por Ramón Zallo, Amaia Madina y Mario Zubiaga, entre otras personas de renombre, afirmó ayer que las consultas ciudadanas previstas el 5 de junio en Azpeitia, Goierri, Debagoiena, Aramaio e Ispaster cumplen con los principios de «transparencia, publicidad, claridad, oportunidad para obtener información, neutralidad del grupo promotor, legitimidad del proceso y, por tanto, del resultado».

En una rueda de prensa ofrecida en Azpeitia, los miembros de la comisión recordaron que el año pasado Gure Esku Dago elaboró un protocolo básico, «basado en los estándares más exigentes», que tiene por objeto «ofrecer a la ciudadanía los principios y el procedimiento que garantice un adecuado ejercicio del derecho a decidir. [...] Ofrece a las ciudadanía la posibilidad práctica de llevar a cabo ejercicios de profundización democrática».

En este sentido, destacaron que dichos ejercicios «nos permiten a la ciudadanía acumular experiencia y conocimiento, así como profundizar en el significado político y en el contenido del derechos a decidir». «Y no solo eso, también estamos construyendo entre todos cómo materializar y ejercer ese derecho», añadieron tras subrayar que «el ejercicio práctico de los derechos es el mejor medio para lograr su reconocimiento formal».

«Sabemos que tenemos que transitar un camino, el camino de la decisión, y queremos aportar lo que está en nuestras manos a través de los instrumentos de que dispone la ciudadanía, que no son otros que el ejercicio de nuestros derechos de libre expresión, reunión pacífica, libre asociación y participación en asuntos públicos», manifestaron los integrantes de la Comisión de Garantías, que el 5 de junio trabajarán con Erain Debagoiena, Hitzartu, Geuk Erabaki y Elkarrekin. I.S.

 

Ediles y exalcaldes de Getxo en favor del derecho a decidir

Una treintena de ediles y exconcejales de Getxo, entre ellos cuatro exalcaldes, expresaron ayer su apoyo a los actos previstos por Gure Esku Dago para el próximo 5 junio, cuando se dará a conocer la “Declaración por la Decisión”, elaborada por personas de diferente procedencia ideológica y cultural.

El exalcalde Francisco Urretxua y la edil Maite Arraiza recordaron que el 17 de abril de 1931 los ayuntamientos de Bizkaia proclamaron la República Vasca, «en virtud del natural e inalienable derecho de los pueblos a regirse por su libre determinación». Y, 85 años después, «comparecemos de forma conjunta, sin olvidar las ideologías y sentimientos que nos separan, para proclamar que las ciudadanas y ciudadanos de Getxo, al igual que el resto de vascos, tenemos derecho decidir. Porque la libre decisión es la vía para la consecución de una sociedad más solidaria y esperanzadora». I.S.