Hamaikagarren txapela lortu du Llanosek eta laugarrena Ainhoa Muruak Zarautzen
Arabarrak bizikletari esker irabazi zuen eta zarauztarrak ez zuen aurkaririk izan.

30. Zarauzko Triatloiak baditu garaile berriak. Eneko Llanos gasteiztarra eta etxeko Ainhoa Murua izan ziren azkarrenak gizon eta emakumezkoen probetan, hurrenez hurren.
Eneko Llanosek hamaikagarren txapela lortu zuen Zarautzen eta 3:52:27ko denbora egin zuen helmugara iristeko. Bere atzetik Fernando Alarzak (3:54:34) –lehen saioa zuen Zarautzen– eta Frances Godoyk (3:58:47) amaitu zuten.
Azken hau izan zen azkarrena 2,9 kilometroko igeriketa proban, Alarza eta Jon Unanueren aurretik. Hala ere, bizikleta sektorea iristean (81 km), Llanosek erakustaldia eman, tartea ireki eta korrikan (20 km) abantailari eustea lortu zuen.
Bestalde, Ainhoa Murua etxeko kirolariak (4:26:30) ez zuen aurkaririk izan Rioko Olinpiar Jokoetarako prestaketa saio honetan, eta Judith Corachan-i, lau minututik gorako aldeaz, eta Line Thams-i irabazi zien.
Gaur, bi proba Donostian
Triatloiak beste bi hitzordu ditu asteburu honetan, biak Donostian. Lehenengoa, II. Donostriku Sprint Triatloia izango da (750 m-20 km-5 km), Euskal Herriko triatloi zirkuiturako bederatzigarren proba puntuagarria. 9.00etan hasiko da emakumezkoentzat eta hamar minutu geroago gizonezkoentzat Ondarreta hondartzako Loretope paretik. 12.30ean eta Ondarreta inguruan, VI. Triatloi Familiarra egingo da (125 m-4 km-1 km).

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
