GARA
DONOSTIA

IV. Txakolin Topaketa ospatuko dute Donostiako Bulebarrean

Donostiako Bulebarrak IV. Txakolin Topaketa hartuko du gaur, goizeko 11.30etik aurrera eta 14.30era arte. Bertan, Getariako Antxoa eta Getariako Txakolina jatorri-deitura duten produktuen dastaketa izango da.

Ekimenean, honako upategiek parte hartuko dute: Agerre, Aizpurua, Akarregi, Txiki, Ameztoi, Arregi, Basa Lore, Elkano, Etxetxo, Flysch, Gaintza, Gañeta, Hiruzta, Katxiña, Mokoroa, Rezabal, Roke Eizaguirre, Sagarmiña, Talai Berri, Txomin Etxaniz, Ulacia, Urki eta Zudugarai. Luis Irizar Sukaldaritza Eskolako ikasleek Idiazabal gazta eta Getariako antxoen pintxoak prestatzen eta zerbitzatzen legunduko dute.