PAHko kideek protesta egin dute UPN-PPkoen aurrean
UPN-PPko diputatugai eta senatarigaien kanpaina bukaerako agerraldian etxegabetzeen aurkako mugimenduko kideek protesta egin zuten atzo, Iruñean. Hipotekak Kalte Eginikoen Plataformako (PAH) dozena bat kidek besoak goian zituztela eta isil-isilik helarazi zieten beren aldarrikapena.
Ekitaldia amaitzerakoan lelo batzuk abestu zituzten, esaterako, «Ni casa sin gente, ni gente sin casas». Orduan Jose Cruz Perez Lapazaran Senaturako hautagai eta PPko kidea hurbildu zitzaien eta sanferminen ostea bilera egitea proposatu zien.
Bere hitzaldian, Kongresurako zerrendaburu den Iñigo Allik bi eredu baino ez direla ziurtatu zuen: UPN-PP ordezkatzen duena batetik eta «komunismoa, populismoa, nazionalismoa eta independentismoa» biltzen dituena bestetik. Bere ustez, Estatu mailan jokoan dena «Nafarroak jasaten duen elgorria ez zabaltzea da». Aldaketa gaixotasunarekin parekatu zuen, beraz.

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado
