Iker AGINAGA
DONOSTIA

Etorkizuneko ikastetxeak sortzeko xedez burutu dute «Summer Camp» ikastaroa

Ikastetxeak etorkizunerako prestatzeko helburuz, «Summer Camp» ikastaroa egin du aste honetan (uztailak 4, 5 eta 6) Loyolanet Fundazioak Donostian, Deustuko Unibertsitatearen campusean.

Proiektuaren 10. edizioa izan da, eta irakasleei eta orokorrean hezkuntzaren profesionalei zuzendutako ikastaroek ezaugarritu dute. Antolatzaileek oharrean azaldu dutenez, xede nagusia «etorkizuneko ikastetxeak sortzeko, gure seme-alabak hezten dituzten profesionalen ilusioa piztea eta eraldatzea» izan da.

Aurten, zazpi ikastetxetako 40 profesionalek hartu dute parte ikastaroan. Taldetan banaturik, beraien etorkizuneko ikastetxea «amestu» behar izan dute, gerora erronkak plantea- tzeko aldaketei ekiteko. Era horretan, fundazioak nabarmendu duenez, formakuntza amaitu ostean talde bakoitza bere zentroan aurrera eraman dezakeen proiektu batekin ateratzen da.

Irakasleek oporraldietako lehen egunak ikastaro honetara bideratzeak frogatzen du, Loyolaneten ustez, badaudela ikasleen etorkizun profesionalean duten eraginaz kontziente diren irakasleak.