Gabirondo eta Esnaola dira faboritoak
Segalarien Gipuzkoako eta Nafarroako finalak jokatuko dira bihar. 12.00etan, Asteasuko Bulano baserriko belardietan, Gipuzkoakoa jokatuko da. Bertan, orain dela hiru aste Aizarnan jokatu zen kanporaketako lau onenak lehiatuko dira.
Gabirondo II.a, Esnaola, Arteaga eta Etxeberria izango dira lanean arituko diren lau segalariak. Bakoitzak ordubete izango du lanean aritzeko, eta tarte horretan belar kilorik gehien ebakitzen duenak irabaziko du.
Hasiera batean, Gabirondo II. a eta Esnaola izango dira garaipena lortzeko faboritoak. Badirudi txapela bien artean egon daitekeela, baina ezin dira ahaztu beste biak ere. Arteaga urte askoren buruan itzuli da lehiaketetara eta Baliarraingoak behetik gora egin beharko luke. Hasieran badirudi aukerarik gutxien Etxeberriak izango dituela, baina galtzeko ere berak izan dezake gutxien. Finalean sartuta, helburua beteta joango da.
Nafarroako finala, aldiz, Azkaraten, jokatuko da, 18.00etan hasita. Bertan Jon Kanflanka eta Mikel Berekoetxea neurtuko dira. Herrialde honetan bi segalari besterik ez daude, eta saioa jokatu ahal izango da. Hemen, segalari bakoitzak 45 minutu izango ditu lanerako, eta hor kilorik gehien ebakitzen dituenak eramango du txapela.
Kanflanka da txapela lortzeko faborito nagusia. Berekoetxeak galtzeko ez dauka ezer, eta lasaitasun horrekin joango da. Presioa Kanflankarena izango da, eta horrek beti izaten ditu arriskuak, nahiz eta leitzarrak presioari aurre egiteko adina eskarmentu badaukan.

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
