San Juanek eta Cabok ez dute huts egin itsasoan

Euskotren Ligaren aurreneko lehiaketa asteburuan Pasai Donibane eta Cabo da Cruz izan dira garaile nagusiak. Gipuzkoarren kasuan, jokatutako bi estropadak irabazi dituztelako eta jada bi puntuko aldea ateratzen diotelako Hibaikari sailkapen nagusian; galiziarren kasuan, bi egunetan laugarren postua eskuratu ostean hurrengo sei estropadetan ere onenekin batera arraun egiteko aukera izango dutelako.
Ikusi beharra zegoen traineruek larunbatean ibaiko ur lasaietan erakutsitako mailari itsaso zabaleko olatuetan ere eusteko gai izango ziren, eta orokorrean halaxe izan zen. Donibaneko “Batelerak” jaun eta jabe izan zen berriz ere: ziabogan denbora onena markatu zuten, Hibaikari 5 segundoko aldea aterata, eta amaieran zuloa seikoa izan zen, errenteriarrek ere poparean lan bikaina egin zutelako.
Oriok sendo eutsi zion berriz ere hirugarren postuari eta laugarrenerako lehian Cabo oso sendo agertu zen. Ziabogan 3 segundo ateratzen zizkion Getaria-Zarautzi eta 6 Arraun Lagunaki; eta amaieran tarteak are handiagoak izan ziren.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak
