GARA
BILBO

Nazioarteko Topaketa Ekosozialistak egingo dituzte irailean, Bilbon

Urgentzia ekologikoaz eta larrialdi sozialaz arituko dira Bilbon irailean, Nazioarteko Topaketa Ekosozialistetan. Atzo horien aurkezpen prentsaurrekoa egin zuten, eta bertan izan ziren Adolfo “Txiki” Muñoz (ELA) eta Ainhoa Etxaide (LAB).

Jardunaldi hauek antolatzen dituzten hirugarren aldia da honakoa eta irailaren 22, 23 eta 24 bitartean izango dira. Aukeratutako gaien inguruan, Txiki Muñozek aipatu zuen planeta arriskuan dagoela eta «lurra salbatzeko, ereduz aldatu» behar dugula. Zentzu horretan, «enplegu berdean» oinarritutako trantsizio energetikoari garrantzia eman zion.

Ainhoa Etxaidek adierazi zuenez, berriz, jardunaldien helburua ez da «egungo sistemaren sintoma ezkorren inguruan mintzatzea», baizik eta sistemari berari buruz, eta «alternatibak» proposatzea eta biltzea dela interesgarriena.