GARA
Bilbo

Bi langile kaleratu dituzte Loiuko Aulaga egoitzan, greba egiteagatik

ELA sindikatuak Loiuko Aulaga egoitzan izan diren bi kaleratzeren berri eman du. Egoitzako zuzendaritzak, Gurena taldeak, kaleratzeak diziplina arrazoiengatik egin dituztela aipatu du. ELAk, ostera, langileen aurkako neurri horren atzean sindikatuak deituriko 18 eguneko greban parte hartu izana dagoela uste du. Greba egun horien arrazoia sektoreko lan baldintzak eta arreta baldintzak hobetu nahia izan zen.

ELA eta SATSE sindikatuek 17 eguneko greba deialdia egin dute bi langileak berriz onartu ditzaten eskatzeko. Zuzendaritzak neurri horiek onartu ezean, greba mugagabera deitzeko prest daude.