I. ERASO - A. MANTEROLA
BAIONA

AHT ez ordaintzeko epaitegietara jotzeko prest dago Departamendua

Tours eta Bordele arteko AHT eraikitzeko atzeratutako dirua erreklamatu die Estatuak Pirinio Atlantikoetako departamenduari eta Paue eta Baionako hiriguneei. Horiek, ez ordaintzeko, epaitegietara jotzeko prest agertu dira.

Auzitegietara jotzeko balizko bidean Euskal Kosta-Aturri hirigunea, Pauekoa eta Pirinio Atlantikoetako departamendua abokatu kabinete berarekin lanean hasi dira. Tours-Bordele tartean AHT eraikitzeko aurreko agintaldian erakundeek sinatutako engaiamenduak ez ordaintzea da xedea. 126 milioi euro inguru eskatzen dizkiete Estatuak eta RFFk (Frantziako Trenbide Sarea frantsesez), eta azken hilabeteetan atzeratutako ordainketak egiteko presioa egiten hasi dira.

Hiru erakundeetako presidenteen arteko hainbat bilkura izan dira, epaitegietarako bidea jorratzeko asmoz. Errekurtsoaren oinarria berdintasun eza izanen da seguruenik; hau da, erakundeen finantziazioen arteko parekotasunik eza.

Etorkizunean AHT gure eskualdera helduko zela hitzemanda, 2011n hitzarmena sinatu zuten hiru erakundeek. Sinatu ez zutenak ere izan ziren, Hego Lapurdi hirigunea esaterako, baita Landetako departamendua eta Poitou-Charentes eskualdea ere. Aldi berean, Haute-Garonne departamenduari eskatzen zaion diru ekarpenaren bikoitza eskatzen zaiela nabarmendu dute. Finantziazioa 58 erakunderi eskatu zitzaien, eta 34k soilik sinatu zuten. 2014 bukaeran 10ek bakarrik zituzten ordainketak eguneratuta.

Euskal Kosta-Aturri hiriguneari 25 milioi euro ematea eskatu zitzaion, departamenduari 80 milioi eta Paueko hiriguneari 21. Hiru erakundeek hitzemandakoaren parte bat eman zuten, baina ordainketa horiek etetea deliberatu zuten. Lehena Baionako hirigunea izan zen, trenbideak euskal hirian geltokia izango zuen zalantzan jarri zenean.

Sozialistak

Jean-Jacques Laserre Pirinio Atlantikoetako presidenteak salatu du hitzarmena Departamenduko buruzagitza George Labazee sozialistaren eskuetan zegoenean hartu zela. «Labazee izugarri ahula izan zen hitzarmenaren denboran, eta nik garaian kritikatu nuen, egun egiten dudan bezala», erran zuen Lasserrek. Bestalde, Mont de Marsaneko auzapezarekin harremanetan jarri da, beraiekin bat egin dezan proposatzeko.

 

Condenado el gerente de una UTE del TAV

La Audiencia de Bizkaia ha condenado al administrador de una empresa a tres años y seis meses de prisión por un delito de apropiación indebida, por haber emitido cinco pagarés y una letra de cambio a favor de su compañía cuando ya se habían liquidado las obras del TAV en las que participaba. En concreto, el condenado, con antecedentes penales, era el gestor único de la UTE Galdakao, que se constituyó para el movimiento de tierras en la construcción del tramo Galdakao-Basauri. Esta obra se finalizó el 20 de junio de 2010, pero cumplido el objeto de la UTE, el condenado, «con el fin de obtener un beneficio económico ilícito en favor de una de las dos empresas de la UTE, Teledata Sport», que él controlaba, emitió los pagarés.

Además, la UTE Galdakao, que había cambiado de nombre por Excavaciones y Proyectos del Norte, entró en situación de insolvencia tras estas operaciones, y ha sido la que ha llevado a los tribunales al administrador. GARA