Abian da elikadura burujabetzarako politika publikoen mintegia

Elikadura burujabetza eraikitzeko Politika Publikoen lehendabiziko Nazioarteko Mintegia Donostian izanen da, azaroaren 16 eta 17 artean. EHNE-Bizkaia eta Bizilur GGKE-ek antolatutako topaketa da, Hands On The Land eta Europako Via Campesina koordinakundearen laguntzaz. “Politika publikoak elikatuz” izango du leloa. Ahalik eta pertsona gehien bildu nahi dituzte, maila lokalean elikadura burujabetza eraikitzeari buruz hitz egin eta gogoetak partekatzeko. Ze ekimenetan parte hartu (edukiak), nola erraztu pertsonen parte-hartzea (prozesuak), eta zer aldatu gure gizartean (inpaktuak); hori aztertzeko aukera izanen da, bertze gauza aunitzen artean.