GARA
DONOSTIA

Artisten eta erakundeen arteko harremanak, aztergai

“Ezedukiak” artistaren eta erakundearen arteko harremani buruzko mintegiak erakundeetako praktikak ikuspuntu feministatik aztertuko ditu.

Saioak bihartik ostiralera arte izango dira Donostiako San Telmo museoan. Jardunaldiotarako sarrera librea da (tokia bete arte).

Bihar, 19.00etan, mahai-ingurua izango da, “Kultura kudeaketa eta feminismoa. Aurrekontu feministak euskal erakundeetan” izenburupean. Ostegunean, “Feminismoa eta erakunde artistikoa. Diskurtso kuratorialak” izeneko mahai-ingurua izango da. Ostiralean, “Modernitate bakan bat erakusketaren inaugurazioa San Telmo museoan” gaiari helduko diote.

Parte-hartzaileak Izibene Oñederra, Beatriz Cavia, Beatriz Herraez, Leire San Martin, Assumpta Bassas, Juan Vicente Aliaga eta Maria Laura Rosa izango dira.