Arantxa MANTEROLA
BAIONA

CGTk beste helegite bat aurkeztu du LABen kontra Kasazio Gortean

CGTk ez du amore ematen, hilaren bukaeran hasiko diren enpresa txikietako hauteskundeetan LABen hautagaiak presente izan ez daitezen. Udaren aurretik hasitako lehen prozedura judiziala galdu ostean, bigarrengoari ekin zion eta joan den urriaren 18an, Bordeleko epaitegiak arrazoi eman zion sindikatu abertzaleari.

Horiek horrela, Estatu frantseseko sindikatu nagusiak gauzak bere horretan utziko zituela pentsa zitekeen arren, Pariseko Kasazio Gortera jotzea deliberatu du orain. LABek gogor salatu du «jazarpen» hori. «Gu ekonomikoki itotzea bilatzen du, auzi berri hau 15.000 euro inguru kostatuko baitzaigu» esan du, «CGTko afiliatuek askatasun sindikalaren aurkako eraso berri hau» nola onar dezaketen galdetuta.

Lanean segitu

Portaera horri aurre egiteko lanean segituko duela berretsi du euskal sindikatuak: «Gure proiektu sindikaletik desbideratu nahi gaituzte, baina guk langileak laguntzen jarraituko dugu».