Arantxa MANTEROLA
BAIONA

Re-ko presoek Baionako martxara deitu dute

Saint Martin de Re-n dauden sei euskal preso politikoek Ibon Fernandez Iradiren zigorra eteteko eskaerarekin bat egin dute eta oro har Euskal Herrian egingo diren mobilizazioetan eta, bereziki, larunbatean Baionan egingo denean parte hartzera dei egin dute.

Egun horretan, mobilizazio aste bat hasiko dute espetxe horretan, bazkariak errefusatuz eta epaileek eskaera aztertuko duten egunean –azaroaren 24an– baraua egingo dute. Horrez gain, gutun bidalketa bideratuko dute gaixo dauden preso guztien askatasuna eskatzeko.

EH Bai ere bai

Ildo beretik, EH Bai mobilizaziora atxiki da eta Parisi «bide errepresiboak» baztertu eta «bakebidearen aldeko apustua» egin dezala eskatu dio.