Musikaren egurrak
Egurra ematea erraza bada, xaboia ematea are eta errazagoa, gainera horrela askotan arazoei iskin egiteko arrazoia ere badugu aurpegia erakusteke. Euskal Herriko hedabideetan disko edo edozein musika sormen lani ongietorria ematen zaie besterik gabe, eta batez ere, kaleratu eta argitaratu delako. Diskoek, normalki, berezkoa dute txaloa musika esparruetako kritiketan. Musika kritikariek eta, orokorrean, zaleek gutxi kritikatzen dute publikoan. Gero, pribatuan datoz errukigabeko zaplazteko krudelak. Ohitu egin gara etengabeko laudorioetara, oniritzietara, edo bizkarra hirutan ferekatzera esku-azpiarekin. Gertakari honi «kotxeko haizetakoa astintzea» ezizena eman ohi zaio. Musika kazetariek, gehienetan, gustukoak dituzten diskoen aipamen-kritikak egingo dituzte, batez ere ez dutelako egurrik banatu nahi, eta EH txikia delako. Egurra eta kritika ez dira sinonimoak. Biak idatzi beharko lirateke pentsamendu horiek izanez gero. Baina inori eman diote matrailekoa, ezta? Agian ez da ospe ona kritikak idaztea. Diskoetako promozio orrien zeregina informazioa ematea da, baina goraipamen zertzeladak aurkitzea egunerokoa da. Norberak zergatik jipoituko du argitaratutako lana? Arruntena da lanaren alderdi baikor eta argitsuenekin jokatzea azalpen orrietan. Promo-orri horiei ez dagokie gorespenetan jardutea. Badakit suarekin jolasean nabilena. Kaleko hizkeran «garraztasunik gabe» esango litzateke.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
