UEMAk bost kide berri ditu, 82 udalerri orotara
Areatza, Ataun, Errezil, Larrabetzu eta Mendaro. Hauexek dira Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko bost kide berriak, atzoko batzar nagusian euren eskaerari baiezkoa eman ostean. Guztira, 82 udalerrik osatzen dute UEMA, 240.000 biztanle inguruko gune euskalduna eratuz. Gainera, datozen hilabeteotan herri gehiago izan litezke.

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea osatzen duten udaletatik heldutako dozenaka alkate, zinegotzi eta ordezkari bildu ziren atzo, Larrabetzun, UEMAren batzar nagusian. Aztergaien artean izan zituzten 2016ko egitasmoaren balantzea, 2017rako egitasmoa onartzea eta UEMAn sartzeko eskaera egin duten udal berriak onartzea.
Udal berrien eskaerak onartuta, 82 udaletara heldu da UEMA, eta beraz, inoiz baino udal gehiagok osatzen dute mankomunitatea. Hurrengo hilabeteotan, gainera, gehiago ere izan daitezkeela nabarmendu zuen UEMAko lehendakari Josu Labakak, kide izateko interesa agertu duten eta horretarako lehen urratsak egin dituzten udalak kontuan hartuta. Gaur egun, UEMAko kide direnen artean, 240.000 biztanle inguruko lurgune euskalduna osatzen dute. Udal horien artean, biztanleriari dagokionez txikiak dira gehienak, baina tartean daude Zarautz, Tolosa, Bergara, Bermeo, Azpeitia, Oñati edo Lekeitio bezalako herri handiagoak ere.
UEMAra sartu berri diren bost herrien izenean, Karmele Aierbe Ataungo euskara zinegotziak eta Yazmina Beobide Areatzako euskara zinegotziak hartu zuten hitza. Eskerrak eman, euskararekiko konpromisoa berretsi, eta euskararik gabe Euskal Herririk ez dagoela baina Euskal Herririk gabe euskararik ere ezetz nabarmendu zuten agerraldian.

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo

«El imperio norteamericano quiere llevarse el petróleo sin pagar»

Una iniciativa europea contra el pacto UE-Israel busca un millón de firmas
