Ernaik eta Aitzinak Gazte Akelarrea antolatu dute Zornotzatik Igorrera

Laugarren urtez, udaberriko ekimena ospatuko dute Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek. Kasu honetan, apirilaren 13, 14 eta 15erako prestatzen ari diren Gazte Akelarrea Zornotzatik Igorrera egingo dutela jakinarazi dute. Berezitasun bezala aipatu dute aurtengo ekimena martxa eta topagunearen arteko nahasketa bat izango dela. Hau da, apirilaren 13ko arratsaldean Zornotzatik Igorrera abiatuko dira arratsaldean, eta gauez iritsiko dira Igorrera, bertan bi egunez egoteko.