Hezkuntzaren aldeko itun berri bat bultzatu beharra adierazi du Uriartek

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak hezkuntzaren aldeko itun berri bat bultzatu beharra dagoela azpimarratu zuen atzo, Hezkuntzaren Euskal Lege berri bat onartu aurretiko pauso gisa. «Legealdi honetan, elkarrizketa bultzatuko dut, eta akordio batera iristeko adostasuna biltzea, hau da, hezkuntza komunitate osoaren parte-hartzea eta lankidetza behar dituen itun batera iristeko kontsentsua», adierazi zuen Gasteizko Legebiltzarreko Hizkuntza Batzordean.
Bertan, Uriartek iragarri zuenez, legealdi honetan urtero deituko ditu Lan Eskaintza Publikoak (LEP) eta eskola-jazarpenaren aurkako plan bat aurkeztuko du Hezkuntza Sailak. Ikastetxeentzat gida balioa izango duen erreferentzia-marko bat, kasuen prebentzioari eta atzemateari modu integralean helduko dion plana.
Sailak atzerritik etorritako ikasleen beharrari erantzuteko plan bat martxan jarriko duela ere iragarri zuen sailburuak. Plan horrek eskola inklusiboa eta anitza lortzea du xede. Plan horri esker, herrialdeko eskolatze bulegoak sortuko direla zehaztu zuen. Eta urtero 55 milioi euro inguru beketara bideratuko direla esan zuen.
Oposizioko taldeek Uriarteren jarrera kritikatu zuten eta ausardia falta duela aurpegiratu, eta Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkideak plan estrategiko bat eskatu zuen EAEko eskola publikoentzat.
Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Plataformak elkarretaratze bat egin zuen matrikulazio prozesu gardena aldarrikatzeko. Hori lortzeko, matrikulazio bulego bakarra ezarri behar dela adierazi zuen.
LAB, berriz, akordio bat eztabaidatzearen alde agertu zen, «baina ez edozein akordio». «Hezkuntza herri proiektu gisa ulertzen dugu guk. Euskal Herriak hezkuntzan ere herri akordioa iruten hasi behar du».
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
