Sexu abusuen biktimei babesa eskaintzea eskatu du Donostiako EH Bilduk
Donostiako EH Bilduk azkenaldian hirian ezagutarazi diren sexu abusuen biktimak Gipuzkoako Diputazioarekin harremanetan jartzeko eskatu zion atzo Udalari, laguntza psikologiko zein soziojuridikoa izan dezaten.
Olaia Duarte zinegotziak Aitziber San Roman zinegotzi ordezkariari egin zion iradokizuna, gaia Pertsonentzako Zerbitzuetako Batzordean azter dadin. «Azkenaldian gure hirian gertatutako adingabeekiko abusu sexualen inguruko albisteak entzun ditugu medioetan. Alde batetik, apaiz batek egin omen dituen abusu sexualak publiko egin dira eta, bestetik, hiriko argazkilari famatu batek ustez egindakoak ere jakinarazi dira», aipatu zuen Duartek.
Biktima horiek orain arte ez dute izan administrazio publikoaren babesik, ezta zerbitzurik erabili ere, hala nola laguntza psikologikoa, familiarteko terapia edo aholkularitza juridikoa. Salaketa jarri dutenek gaur egun 18 urte baino gehiago dituzte baina EH Bilduk uste du izan ez duten atentzioa eskaini behar zaiela. Era berean, uste dute salaketa hauek publiko egin ostean biktima gehiago ausartuko direla salatzera.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
