GARA
DONOSTIA

Hausnartu lehiaketaren sari banaketa hartuko du San Telmo museoak

Hausnartu euskal soziolinguistika lehiaketaren sari banaketa ekitaldia izango da, bihar, Donostiako San Telmo Museoan. Sariak jaso ondoren, ikertzaileek euren lanak aurkeztuko dituzte, 12.00etatik aurrera.

Lehen saria Mario Zapata soziologo eta euskara teknikariarentzat izango da, “Migratzaileen harrera, gutxiagotutako hizkuntzen testuinguruan” lanagatik.

Bigarren saritua Txerra Rodriguez soziologoa da, “Mihigintza ehuntzen Basaurin” ikerketagatik. Hirugarren saria, berriz, Irati Lizeagarentzat da, Euskal Ikasketetako ikaslea UPV/EHUn, “Euskara, galiziera eta irlanderaren hiztun berrien hizkuntza-identitatea” lanagatik.

Ekitaldia 10.00etan hasiko da, “Tribuaren berbak” sekuentzia didaktiko bihurtu baitute, eta huraxe aurkeztuko dute Kike Amonarriz, Iñaki Zapirain eta Josune Zabalak.