Pabiloi 6k Ramon Barearen «Romeo eta Julieta» antzeztuko du asteartean

Pabiloi 6ko Gazte Konpainiak “Romeo eta Julieta” aurkeztuko du Arriagan, Ramon Bareak zuzendutako Shakespeareren klasikoaren bertsio berrituan. Bilboko antzokiak Gazte Konpainiak ekoitzitako ikuskizun bati harrera egiten dion lehen aldia da eta obra asteartean, hilak 14, antzeztuko dute, goizean eta arratsaldean egingo diren saio ezberdinetan. Pabiloi 6koek azaldu dutenez, testuak 60ko hamarkadan Pablo Nerudak egindako moldaketan du jatorria eta «Romeo eta Julieta garaikideetara gerturatzen gaitu». Zuzendari lanetan Ramon Barea aritu da, Itziar Lazkanoren laguntzarekin.