Ez dakit
Pare bat urte izango dira Yves Saint Laurent ospetsuari iragarki bat zentsuratu ziola Erresuma Batuko ASA (Advertising Standards Authority) publizitatea kontrolatzeko arduradunak. Zuri-beltzeko argazkian modelo bat ageri zen, neska, eskuak bilo artean, lurrean etzanda. Jantzi beltz labur batek agerian uzten zituen bere hanka luzeak, hain meharrak, ezen maladivement maigre baitzegoen neska, gaixo izateraino argal, flako. Geroago, Gucci markari debekatu zioten, maladivement mince baitzen modeloa, gaixo izateraino meharra, fina. Frantsesez mince eta maigre hitzek antzeko erranahia baitute, baina ez dira gauza bera. Yves Saint Laurentek ordea, gauza bera dezentetan egin du, adibidez iaz Parisko Fashion Week ezagunean, haragi baino hezur gehiago ageri zuten modeloak desfilaraziz. Agian arropak ederrak ziren, baina errukiz begiratzekoak ziren modeloak, kezkaz. Gainera, Marisol Touraine izenarekin 2015eko abenduan legea arautu zen Frantzian, modeloak osasuntsu daudela eta lan egin ahal dutela finkatzen duen mediku ziurtagiria, baina legea ez zen plantan ezarri, iragarpenik ez zelako egin. Kasualitatez ikusi dut Andoaingo Eko-REC birziklapen enpresan egin den moda desfilea, AEG ikastetxeak eta Gipuzkoan anitz saltzen den egunkari batek antolatua. Jendetza bildu zen, nerabe asko, eta modeloen argaltasuna ikusita kezkak baino ez zaizkit heldu. Parisko modaren tirania imajinatu dut gure karriketan, zenbat ispilatzen ote diren hezurrezko gorpuzkietan, itxuraren menpe bizitzeko. Ez dakit nora goazen.

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
