Itunpeko ikastetxeen kuota hautazkoa dela dio Uriartek
Cristina Uriarte Lakuako Hezkuntza sailburuak gogoratu zuen egungo legediaren arabera itunpeko ikastetxeek zehazten dituzten kuotak «derrigorrezkoak ezin direla izan». Honen esanetan, «borondatezkoa» da horiek ordaintzea, «hezkuntza doakoa» delako, gaineratu zuen Gasteizko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean.
Bere agerraldian eskola inklusibo eta kultura artekoari buruzko 2016-2020ko plana aurkeztu zuen. Bertan elkarte eta hezkuntza zein gizarte kolektiboek egindako ekarpenak biltzen dira.
Elkarrekin Podemoseko Cristina Macazaga parlamentariak aipatu zuen itunpeko ikastetxeek dituzten kuotek ikasle atzerritarrak ikastetxe publikoetan izena ematera eraman ditzaketela. Horri erantzunez esan zuen Uriartek kuota horiek ordaintzea hautazkoa dela.
Eskolatze Batzordeak
Bestalde, onartu berri duten ebazpenean ageri den beste puntu bat hizpide izan zuen sailburuak: «matrikulazio epetik kanpo Euskadira iristen diren ikasleak eskolatzeaz arduratzen diren batzordeak».
Batzordeok «eskolatze orekatua» eskaini behar diete haurrei, eta inguru bereko ikastetxeetan proportzionaltasunez banatuta egon behar dira. Haur Hezkuntzan edo Lehen Hezkuntzako lehen zikloan hasten direnak euskarazko ereduetarako mesedegarriak diren ikastetxeetan eskolaratuko dituzte. LHko bigarren zikloan hasten badira, ordea, bestelako faktoreak izango dira kontuan: adina, aurretiko eskolatzea, hizkuntza baliabideak... gainera, gela bakoitzean ezin izango dira eskolatze batzordeetatik iritsitako bi ikasle baino gehiago sartu, beren beharrak asetzen dituen beste ikastetxeren bat baldin badago.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
