NAIZ

Bizkaiko zahar egoitzetako greba uztailaren 31ra arte luzatuko da

Bizkaiko zahar egoitzetako ELAko ordezkariek grebari segida ematea erabaki zuten atzoko batzarrean. Hain zuzen ere, uztailaren 7ra arte iragarrita zegoen borroka uztailaren 8tik 31ra luzatuko dute. Jakinarazi zutenez, dagoeneko 200 greba egun baino gehiago egin dituzte eta hala segitzeko asmoa dute sektoreko hiru patronalek (Gesca, ELBE eta Lares) sektore-hitzarmenaren negoziazioa «blokeatzen» jarraitzen duten bitartean. Itun honek 5.000 langile baino gehiagori eragiten die. Joan den astean borrokan tinko segitzen dutela irudikatu zuten grebalariek Bilbon, Moyua plazatik hasi eta Misericordia zahar etxera arte martxa bat eginez.