Kutxabank taldeak 170 milioiko irabaziak lortu ditu urte erdian

Kutxabank taldeak 170,2 milioi euroko irabaziekin itxi du 2017ko lehenengo seihilekoa, iaz baino %18,1 gehiago, CajaSur-en 12,4 milioiko ekarpenarekin, prentsa ohar batean jakinarazi duenez. Horrela, Kutxabankek bere markak hautsi ditu hipoteka mailegu berrien eta kontsumorako maileguen kontratazioan, %18,8 eta %24,3ko hazkundearekin hurrenez hurren. Aseguruei dagokienez, 47,7 milioi euro jarri ditu, iaz baino %13,7 gehiago. 2017ko lehenengo seihilekoan, Kutxabankek bere industria-zorroa berregituratzen jarraitu du, bere posizioa kapital mailara egokituz eta kontzentrazio arriskuak murriztuz.