Labrit
Bengoetxea, larri Elezkano menderatzeko
BENGOETXEA VI.A 22
ELEZKANO II.A 21
Oinatz Bengoetxea, egungo txapelduna, Lau eta Erdiko Txapelketari agur esateko kinka larrian egon zen atzo Labriten. Leitzako aurrelaria 5-13 eta 18-21 galtzen egon zen Danel Elezkanoren aurkako partidan, baina azken txanpan txapeldun handien kasta eta errekurtsoak atera eta 22-21 irabazi zuen, lehiaketan bizirik jarraituz. Hori bai, finalerdietan egoteko Victorren aurka irabazi egin beharko du azken jardunaldian eta tanteoari eta beste neurketan gertatzen denari adi egon.
Elezkanok hasiera bikaina eman zion atzoko demari, asko arriskatu eta asko asmatuz. Bigarren zatian, ordea, apur bat behera egin zuen eta Oinatzek arnasa hartu ahal izan zuen.

Monde
Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

Culture
«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Monde
Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Sujets du jour
Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

Euskal Herria