Jabier Muguruzak lan berria dakar jendaurrera

Jabier Muguruzak bihar aurkeztuko du jendaurrean bere 15. diskoa, “Leiho bat zabalik”. Donostiako Lugaritz Kultur Etxean izango da, 20.00etan. Agertokian Jabier Muguruza (ahotsa) eta Ander Mujika (gitarra elektrikoak) egongo dira.