Familia bat hautsi duzue
EAEko lehendakaria, hiru ahaldun nagusiak eta komunikazio estrategia ulertezina. Lau, gizon-emakumeok haurrak izan behar ditugula esanez. Horrela sinatu zen tranpaz josita dagoen Familiaren eta Haurtzaroaren aldeko Ituna. Lotsagarria da ustezko demografia arazoa ugalketarekin lotzea, heriotzatik ihesean datozen haurrei ateak ixten dizkietenekin paktuak egiten diren bitartean. Gehiago balio ote du nik munduratutako euskal jatorriko ume batek Siriatik datorren haur batek baino? Arrazismo eta klasismo kiratsa dario itunari.
Zuon sinadura darama familia bat hautsi duen errealitate hipokritak. Bere adinari ez zegozkion borroka eta sufrimenduz beteriko bizitza laburrarekin amaitzea erabaki du Ekaik. Zegokion baino askoz lehenago joan da, zegokiona beranduegi iritsi behar zelako.
Nork utzi du Ekairen familia babesik gabe? Zein da zuon defentsa Ekairi zegozkion eskubideen gauzatzea hil arteko itxaronaldi bihurtu denean? Ausartuko al da Osasun sailburua itxarote-zerrendez aritzeko ohikoa duen harrokeriaz azalpenak ematera, Ekairen identitatearen eraikuntzari jarritako oztopoak justifikatzeko?
Hobe zenukete emakumeon bizitza gobernatzen ibili beharrean, denon bizi-kalitateaz arduratzea eta labeldun umeak eskatzea baino, gure nerabeak zaintzea, orain ez bezala, berandu izan baino lehen.

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo

«El imperio norteamericano quiere llevarse el petróleo sin pagar»

Una iniciativa europea contra el pacto UE-Israel busca un millón de firmas
