Pentatloia bueltan, 28 urteko etenaren ostean
Duela 28 urte etenda gelditu zen herri-kirol modalitate ospetsua, Pentatloia, bost kirol desberdinez osaturiko jokoa, irailaren 29an plazara itzuliko da Azpeitian. Atzo eguerdian egin zuten aurkezpen ekitaldia.
Lehen aldiz 1982an egin zen eta Jose Ignacio Orbegozo Arria II.a izan zen lehen garailea. Ondoren 83an eta 84an Joxe Mari Olasagastik agindu zuen. 85ean Arrospide izan zen garaipena lortu zuena eta 90ean berriro ere Olasagasti nagusitu zen. Esan behar da bost aldiz egin dela eta bostetan lan desberdinak izan direla.
Irailaren 29an Azpeitiko zezen plazan 22.00etan egingo den proban, Olasagastik azkenekoan egin zuen lan berdina izango dute parte hartzaileek. Aipatu bost probak honako hauek dira: ehun kiloko harri borobila 25 aldiz jaso, 400 kiloko harriarekin bi plaza osatu, hiru kana-erdiko ebaki, 50 kiloko txingak esku banatan hartu eta sei plaza egin eta hiru kilometro plazan korrika egin.
Olasagastik, duela 28 urte, 27 minutu, 20 segundo eta 8 ehuneneko behar izan zituen aipatu lana burutzeko. Marka handia da eta orain hori ontzeko asmotan direnak hauek dira: Xabier Orbegozo Arria V.a, Aritz Azpiazu Arria VI.a –18 urteko gaztea–, Luis Txapartegi, Jon Ander Maiz, Jon Gisasola –18 urtekoa hau ere– eta Xabier Zaldua. Alex Txikon ere parte hartzeko omen da.
Hernanin, Vicente nagusi
Atzo eguerdian jokatu zen Hernanin Urrezko Aizkolari Txapeldunen ligako lehen jardunaldia. Iker Vicentek (22:43) gain hartu zion Mikel Larrañagari (23:48). Bigarren jardunaldia uztailaren 16an izango da Zornotzan.
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
