Behin batian Loiolan
Gloria a los mártires de la tradición” lelopean omendu zuten joan den astean Joaquin Muruzabal Leitzan. Joseba Salbadorrek atzo orrialde honetan gogorarazi zuenez, Muruzabal 36ko altxamendu faxistaren ostean hildako lehen erreketea izan zen. Pello Urquiola bertsolaria omenaldian izan zen; gainera, bera ere omendu zuten bere “ibilbide karlista eta bertsoak” direla eta. Horrelako bilkuretan ohi duen bezala, Urquiolak “Nafarroari, Espainiari, Karlismoari eta nazionalismoaren eta ETAren diktaduraren aurkako askatasunari” eskaini zizkien bere bertsoak.
Berehala beste bertsolari bat etorri zitzaidan gogora, beste bando batekoa, eta beste garai batekoa: Indalezio Bizkarrondo Bilintx, lehentxoago irakurri nuen beste albiste batek haren bertso ezagun batzuk gogorarazi zizkidalako, Armada espainolak Loiolan duen kuartela bertatik kendu nahi dutela irakurri nuenean, hain zuzen.
Kuartela Loiolatik kentzeko asmoa txalogarria da, donostiar, gipuzkoar, mundutar askoren desioa. Baina Zubietara aldatzeak gustu txarreko txantxa ematen du. Kuartel bat kendu beste bat egiteko; gainera, non eta Zubietan. Hura eraikitakoan, oker ez banago, oraindik orubetxo bat geratuko da auzo horretan. Zer «eramatea» okurrituko ote zaie?
Madrilera joan da asteon Donostiako alkatea eta Defentsa Ministerioko maizterrarengana jo du, orain Gobernua liberalen eskuetan dagoela pentsatuta, nonbait, eta hara, liberalen ordezkari margarita batek hartu du. Kontua da Margaritak, txoria baino ere arinago dantzan, Enekori erantzun diola: «Ni zurekin ezkondu?/ ni zurekin? jai-jai!».

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
