11/09/2018

Hobetuz-ek 33 milioi euro bideratuko ditu lanerako formaziora
GARA|GASTEIZ

Hobetuz Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioak 33 milioi euro inbertituko ditu okupatutako langileei eta enpresei beraiei zuzendutako programa batean. Hala, aktibo dauden langileen formazio prozesuak bermatuko ditu bi urtez jarraian.

29,8 milioi euro baliatuko dituzte langile horiek prestatzeko, eta gainerako 3,2 milioiak enpresek antolatutako proiektuak finantzatzeko izanen dira. Hobetuz-ek eta Lanbidek sinatutako akordio baten bidez emanen dira laguntza hauek. Lehentasuna izanen dute EAEko langile okupatuek eta bertako enpresek martxan jarritako ekintza estrategikoek.

Bi deialdiak abian daude honezkero eta Lan eta Gazteria sailburuordeak eta Hobetuz-eko presidenteak, Marcos Murok, iragarri zuenez, azaroko lehendabiziko hamabostaldirako ebatziak egonen dira.