Bikuñak Asperekin emango ditu hurrengo urratsak

Iñigo Bikuña atzelari donostiarrak Asperekin akordio bat lortu du bere ibilbideko hurrengo pausoak enpresa eibartarrarekin emateko. Urrats horien artean profesional mailan debutatzeko konpromisoa ere badago, nahiz eta oraindik ez duten horretaz ezer gehiago zehaztu.
Antiguako pilota eskolan hazi eta hezia, Bikuña atzelari indartsua da, kolpea duena eta kantxa asko kubritzeko gaitasuna duena. Hain zuzen ere, Asperekin akordioa Lezoko finalean sekulako erakustaldia eman eta apenas hiru egunetara eman dute ezagutzera. Profesionaletan debutatzear den Alberdirekin irabazi zuen txapela, baina pilotari onenaren saria atzelariari eman zioten.
Orain gutxi Antiguako finala ere jokatu zuen, eta itxura oso ona eman zuen, nahiz eta azkenean txapelik gabe geratu.

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria
