Ibai AZPARREN
IRUÑEA

Altsasuko auzia aztergai Iruñeko jardunaldietan

Heldu den azaroaren 14an bi urte beteko dira Altsasuko gazteak atxilotu zituztenetik eta, gertaera horren ingurukoak aztertzeko, Altsasukoak Aske eta Altsasu Gurasoak plataformek, hainbat kolektibo eta aditurekin batera, jardunaldiak antolatu dituzte azaroaren 16 eta 17rako, Iruñeko Gaztelu Plazan eta Katakraken.

Hilaren 14an 731 egun, bi urte, beteko dira zazpi altsasuarrak atxilotu zituztenetik. «Elkartasuna handia izan da eta eutsi beharra diogu lanari, haiek gure artean izan arte», aipatu zuen Bel Pozuetak, Adur Ramirezen amak atzo, Iruñean, Altsasukoak Aske eta Altsasu Gurasoak plataformek emandako prentsaurrekoan. Izan ere, horren harira, azaroaren 16 eta 17an Altsasuko auziaren inguruko jardunaldiak egingo dituzte.

Azaroaren 16an, ostiral arratsaldean, Katakraken, hausnarketarako bi gune osatuko dituzte. Lehenengoa, gazte taldeek zuzenduko dute, «Altsasu auzia» aztertzeko. Eta bigarrena, eragile sozialek osaturiko mahai-ingurua izango da; horretan partaideek «jendarteak auziari emandako erantzuna eta kaleetan dagoen sentsibilizazioa» izango dute hizpide. «Jurista esanguratsuek» parte hartuko dutela iragarri zuten. Parte hartzaile guztien izenak hurrengo astean zehaztuko dituzte.

Azaroaren 17an, goizez eta Katakraken, beste mahai-inguru batean auzia ikuspegi juridikotik aztertuko dute: hastapenak, gazteak Auzitegi Nazionalera bidaltzearen ondorioak, irregulartasunak eta prebentzio-kartzelaren abusua. Ondoren, kazetari ezagunek komunikabideak auzia nola jorratzen ari diren eta horrek zein ondorio dituen aztertuko dute. Bestalde, larunbat arratsaldean Europa mailan «auzia nola lantzen ari den» izango dute eztabaidagai. Horretaz gain, azaroaren 16an, arratsaldez, eta 17an egun osoan zehar, Gazteluko Plazan ere ekimenak izango dira: azkeneko bi urteei buruzko informazio-gunea, materiala eta gazteen egoeraren inguruko «performancea». Pozuetak eta Idoia Goikoetxeak azaldu dutenez, ziega bat irudikatuko da eta, 12 orduz, ordu erdiko egonaldiak antolatuz, pertsona ezberdinak sartuko dira bertan. Guztira 24 lagun sartuko dira ziegan, «gure semeek daramatzaten hilabeteak adina».

Erakusketa bat ere izango da plazako kioskoaren inguruan, prozesuaren une garrantzitsuenak islatuz. Ostiral gauean, halaber, azken bi urteetako irudien proiekzioa izango da eta kontzertua. Eta ekitaldiei amaiera emateko, 17an, 17.00etan Gaztelu Plazan, elkarretaratzea egingo dute, «injustizia salatu eta zazpi altsasuarrendako askatasuna eskatzeko».

Vox, Cs eta PPren ekitaldia

Ciudadanos, Vox eta PP alderdien biharko ekitaldiaren harira, bestalde, Pozuetak «etekin politikoa» ateratzera etorriko direnen aurrean, jendeak zentzutasunez erantzutea» espero duela esan du.

 

«Las calles son de todos», alega C’s ante el acto de la derecha mañana de Altsasu

El portavoz de Ciudadanos en la CAV, Luis Gordillo, defendió ayer, en una entrevista concedida a Radio Euskadi, el acto de «apoyo a la libertad de expresión y a la Guardia Civil» convocado por la plataforma España Ciudadana, impulsada por Ciudadanos y en la que participarán Vox y PP mañana en Altsasu, porque «la calle es de todos», y «no del partido político que gobierna».

Asimismo, indicó que su formación estará presente en Altsasu «con nuestra bandera, la de España y la de Europa», de manera que quien «esté cómodo» con ellas será «bienvenido». Por ello, afirmó, al ser preguntado si le incomoda la presencia de Vox, que habrá que preguntar «a otros partidos si están cómodos con la bandera de España y la bandera de la Unión Europea». Y aseguró que «si no estás a gusto con la libertad, la igualdad y la fraternidad, no estarás a gusto con nosotros».

Respecto a las críticas que ha recibido dicho acto, Gordillo se quejó de que cuando se convocan manifestaciones por «los presos, la independencia o el derecho a decidir» se dice que «es libertad de expresión» y, en cambio, «se censura que vayamos a Alsasua en un acto abierto», en el que, según explicó, se pretende «acabar con estas preconcepciones de que hay espacios que están cerrados a los demás».

En relación a este acto, la asamblea popular de Altsasu convocó el martes una manifestación, bajo el lema «Utzi pakean Altsasu», para hoy a las 17.30, que saldrá desde la Plaza de los Fueros del pueblo. Ya mañana domingo, día del evento de la derecha española, habrá una zona por «los derechos y libertades» en la Plaza Iortia. Un punto «abierto» donde se desarrollarán actuaciones musicales, parodias, etc. Según anunciaron, la fiesta «continuará cuando los que han venido a pisotear el pueblo se vayan». Ibai AZPARREN