BERRI TXARRAK-EN SARRERAK ORDU ETA ERDIAN SALDUTA.

Otsailean eta martxoan hamabi kontzertu emango ditu Berri Txarrak taldeak eta sarrerak ordu eta erdian agortu ziren atzo arratsaldean. “Beude” bira txiki honetarako sarrerak tokian tokiko txarteldegietan jarri ziren salgai, bertako zaleei tokia egiteko asmoz. Irudian, Gernikako Astraren kanpoaldea, bazkalostean. Gero ilara luzatuz joan zen. Bertan hasiko da bira, hilaren 15ean. Luis JAUREGIALTZO | FOKU