GARA
BILBO

«Euskal Herriak Kapitalari Planto!» plataforman bildu da eragile ugari

LAB, ELA, EH Bildu, Podemos Ahal Dugu, Ernai, Steilas, PCE-EPK, Hiru, ESK... 21 eragile elkartu dira «Euskal Herriak Kapitalari Planto!» plataforman. Bilbon aurkeztu zuten atzo, Sabin Etxearen aurrean, era berezian: kartel jartze sinboliko batekin, «alderdi politikoek kapitalaren aldeko inpunitate logikarekin bat» egiten dutela kritikatuz. Bizitzaren, guztion ongizatearen eta burujabetzaren aldeko herri mobilizazioa koordinatu, artikulatu eta areagotzea dute xede.

Sabin Etxearen aurrean aurkeztu zuten Euskal Herriak Kapitalari Planto! plataforma berria sindikatu eta kolektibo sozialetako ordezkariek. Oraingoz, 21 eragilek sinatu dute sorrera manifestua; horien artean daude EH Bildu, Podemos Ahal Dugu, ELA, LAB, Steilas eta EHNE Bizkaia.

Modu berezian plazaratu zuten proiektua. Hiru lagunek, primateen kaputxa jantzita, mitologia txinatarreko hiru tximinoen kondairako keinuak egin bitartean (ez ikusi, ez aditu, ez erran), bozeramaileek manifestu bat irakurri zuten; «botere korporatiboaren» aurka azaldu ziren, «daukan forma daukala ere: nazioarteko itunak, multinazionalen gehiegikeriak, finantza ekonomiaren erasoak...».

Horren aurrean, «aniztasun sozial eta politikotik», Euskal Herrian «jasaten ari garen eraso kapitalistari erantzun soziala emateko» deia egin zuten.

Kolektibo horien iritziz, «enpresa handiek eta horien aliatuek mundu mailako merkantilizazioa besterik ez dute buruan». Hortaz, «guztia da merkataritzarako bideragarria, dena izan daiteke negozio ona: hezkuntza, osasuna, ura, energia, lurra, zaintza, erosketa publikoa, inbertsioak, merkataritza digitala, berrikuntza...».

«Teknokrazia»

Eskualde eta mundu mailan, Europar Batasuna buru, enpresa handien aldeko «teknokrazia» ezarri dela erantsi zuten. «Prekarizatutako erdi demokrazia bideratzen duten eta herri burujabetza eta herrien eskubideen antitesia diren merkataritza itunak dira horren adibiderik argiena», dio manifestuak.

Plataformak EAJren egoitzaren aurrean egin zuen protesta, «politika publiko pribatizatzaileak eta korporazioen aldekoak egiten dituztelako, kapitalari mesede egin eta gehiengo sozialaren ongizatea mehatxatzen dutenak».

Euskal korporazioek lurraldean duten inpaktuari adi egongo direla eta bertan ezartzen diren enpresa transnazionalen jarduna aztertuko dutela jakinarazi zuten. Esan zutenez, sarri «alfonbra gorria jartzen diete instituzioek transnazionalei, interes orokorraren kaltetan».

«Gaurko sistema sostengatzen duen arkitekturaren aurkako artikulazio eremua» martxan jarri nahi dute; hau da, «merkataritza itun eta nazioarteko elkarteen babes politiko eta juridikoaren bidez enpresa handiei erakundeek emandako laguntzen aurkakoa».

Análisis de las políticas públicas «privatizadas»

La plataforma Kapitalari Planto! critica la «impunidad» y la «alfombra roja» institucional a favor de las grandes empresas. En el acto de ayer, prometió estudiar las consecuencias de las transnacionales y organizar movilizaciones. Analizará, además, las políticas públicas «privatizadas» en beneficio de las corporaciones y a costa de «amenazar el bienestar de la mayoría social»: «Procedimientos de privatización a nivel local y autonómico, creación de grandes empresas, fiscalidad, política industrial, internacionalización de empresas...».

Por otra parte, señalaron que su «prioridad» será censurar los tratados comerciales que impactarán negativamente en nuestras vidas y en la soberanía, especialmente «dentro de la Unión Europea, que encabeza este tipo de acuerdos. Consideran que el Fondo Monetario Internacional, el Banco Mundial, el G-7, la misma Unión Europea... utilizan sistemas para imponer la agenda comercial que, mediante movilizaciones y denuncias, quieren ayudar a «derribar».GARA