Piraguismoa
Iñigo Peña eta Begoña Lazkano, finalean
Iñigo Peña zumaiarra Minskeko Europar Jokoetako finalera sailkatu zen zuzenean K2-1.000 metroko proban, Paco Cubelos ontzikidearekin batera. Euren ohiko estrategiari eutsita, lehen metroetan indarrak gordetzea erabaki zuten eta azken metroetan aurrera egin zuten nabarmen. Bigarren postuan bukatu zuten txanda, Rioko Olinpiar Jokoetan txapeldun izan zen bikote alemanaren atzetik; nahikoa finalean sartzeko.
Begoña Lazkano ere K4-500 metroko proban finalean izango da. Goizeko sailkapen txandetan ez zuten txartel zuzena eskuratu, baina arratsaldeko finalerdietan bigarren izan ziren Danimarkako ontziaren atzetik, azkenean sailkapena lortuz.

Culture
Telleria, un pueblo burgalés que quiere ser vasco... o suizo

Sujets du jour
Eztarriak gabonetarako prest, ura bere bidean-ekin

Sujets du jour
El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Sujets du jour
Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

Sujets du jour