Arraun Lagunak, Ligan gatza eta piperra jartzen

Santanderren Orioko trainerua hainbeste nagusitu zela ikusita, pentsatzen has gintezkeen Euskotren Liga ez ote zen «mirotzen» luzimendurako bakarrik izango. Zorionez, azkenean zer gerta ere, Oriok badu aurkari bikain askoa: Arraun Lagunak taldea. Lekeition «Lugañene» ontzikoak nagusitu ziren eta lider jarri dira emakumeen gorengo lehiaketan, Oriorekin 7na puntura berdinduta dauden arren.
Itzulerako luze ezin hobea egin zutelako nagusitu ziren donostiarrak, aurreneko luzea ikusiz gero, Oriok nahi zuen guztia egingo zuela zirudielako. Suziriaren pare atera ziren «Txiki» ontzikoak eta minutu bakarra nahikoa izan zuten aurkari guztiei traineru beteko aldea ateratzeko. Donostiarrak eta Hondarribiak hirugarren posturako borroka egin behar izan zuten –«Torrekua» nagusi «Ama Guadalupekoa»-ren aurretik– eta, bitartean, Arraun Lagunak atzetik aurrera joan zen, ziabogara lau segundora jarriaz.
Olatu artean onena
Metro erdiko olatuak zeuden atzo Lekeition, eta donostiarrak oriotarrak baino askoz finago moldatu ziren.
Amaierara iristeko 500 bat metro falta zirela «Lugañene» ontziak branka sartu zuen, ez zuen atzera begiratu, eta Orio ez zen erantzuteko gai izan. Arraun Lagunaki esker, Euskotren Ligak gatz eta piper gehiago du.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak
