Orio, Atlantikoaren erritmoan dantzari

Galiziako «meigak» ez ziren azaldu inondik ere atzoko Euskotren Ligako estropadan, baina hondoko itsasoa eta estropada eremu petral askoa azaldu zitzaien lau parte-hartzaileei. Dena dela, Oriok bezperan erakutsi zuen nagusitasuna berretsi zuen. Olatuen erritmoan dantza egin zuen eta Cidade da Coruña bandera etxeratu zuen, baita sailkapen nagusiko aldea bermatu ere.
Ohi bezala, aurreneko paladatik atera zuen aldea “Txiki” traineruak, baina aurreko estropadetan ez bezala, Oriok itsas milia eta erdiko distantzia guztia baliatu zuen aldea nahi beste zabaltzeko. Zapatutik bost segundo eta erdiko abantaila zekarten mirotzek Arraun Lagunakekiko, eta atzo ia beste 20 segundo atera zizkioten “Lugañene” ontziari.
Borroka, baina aldaketarik ez
Arraun Lagunak izan zen bigarren. Eta gaitz erdi, pentsatuko zuten, aurreneko luzean Donostiarrarekin lehia bizia izan baitzuten. Ziaboga, baina, eskasa eman zuen “Torrekuak” eta han joan ziren Donostiako beste taldearen aukerak bigarren postua eskuratzeko bidean.
Oriorengandik oso urruti, bigarren luzean Arraun Lagunakek bigarren postua bermatu zuen bederen. Artean, Hondarribiak hirugarren postua bereganatzeko sakatzen jardun zuen azken metroetan. Ez zuen, ordea, Donostiarra gainditzerik lortu.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak
