Berriatuan amaituko da Interjairen lehen fasea
Berriatuan izango du amaiera Xisterak antolatzen duen Interjai zesta-punta txapelketako lehen faseak, eta azken jardunaldiaren faltan oraindik ez dago dena erabakita.
Laloo eta Manci jadanik zuzenean finalerako txartela lortuta daude. Antxon-Aitor Elkorobarrutia eta Aaron-Zugaitz, berriz, finalerdietarako sailkatuta daude. Oraindik, ordea, finalerdiak osatzeko beste bikote bat falta da, eta hori bihar 19.00etatik aurrera jokatuko den jaialdian erabakiko da.
Etcheberry-Ibarluzea eta Zuloaga-Uriel dira txartela lortzeko aukera duten bikoteak, eta elkarren aurka jokatuko dute. Hala ere, Etcheberryk ezingo du bihar zuriz jantzi eta bere ordez Arbek jokatuko du. Beste aldean, berriz, Uriel da jokatu ezinean dagoena, eta hura Mandagaranek ordezkatuko du.
Jaialdia Elkorobarrutia anaien arteko demak osatuko du: Mikel Gaizkarekin arituko da, eta, Aitor, Antxonekin.
Erremontea
Gaur Hernaniko Galarreta pilotalekuan izango da ohiko erremonte jaialdia. Hirugarren partidan, Etxeberria III.ak bere azken-aurreko partida jokatuko du larunbateko agurraren aurretik. Ansa II.arekin jokatuko du Uterga eta Larrañagaren kontra.

EH Bai destaca el notable aumento de alcaldías abertzales de izquierda

«Oso ordenatua izan naiz beti eta hori izan da nire gaitasun nabarmenena»

Harro agertu da euskararen aurkako helegiteak bultzatu dituen taldea

CCOO no cogerá el testigo de Korrika, puesto que AEK lo ve «incompatible»
