HTX eta NAIZ eskutik, 23. edizioan ere

«Maitasunaren apologia erraldoia izango da abenduaren 28an». Antolatzaileen hitzak dira. Dena prest dute Atarrabian presoekiko elkartasun ekimen honen 23. ediziorako. Aurtengoak ere GARA eta NAIZen lankidetza du, 20. urtez jarraian.
Urte amaierako ekimenetik harago doan harremana da NAIZen eta Hatortxuren artekoa eta norabide bikoitzekoa da. #expolioGARA-ri aurre egiteko lanetan ere baliatu da, adibidez. Ekainean Illunben izan zen jaialdian Hatortxuko antolakuntza ere lanean aritu zen, euren ezagutza eskainiz eta agertoki baten ardura euren gain hartuz.
Elkarlan honi esker inoiz baino harpidedun gehiagok jaso dute larunbateko hitzordurako gonbidapena, 500 izango dira guztira. Jaialdira NAIZen kamiseta soinean dutela doazenek, gainera, sorpresa txiki bat izango dute. Bertaratzerik ez dutenentzat, NAIZek jarraipen berezia egingo dio jaialdiari.
15.30ean hasita ia 20 talde ariko dira hiru agertokitan. Aurreko ekitaldien aldean edukiera handitu arren, aspaldi agortu ziren sarrerak.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
