Esne Bidearen erdigunea, inoiz ikusi bako xehetasunez

NASAk Esne Bidearen erdiguneko irudi infragorri oso garbia harrapatu du; bereizmen handiko gas eta hauts zurrunbilo trinkoen xehetasunak ematen ditu. Azaldu dutenez, panoramikak etorkizuneko ikerketei atea irekitzen die, izar masiboak nola eratzen ari diren eta gure galaxiaren nukleoan dagoen zulo beltz supermasiboa zerk elikatzen duen jakiteko. Fokuratzen diren ezaugarrien artean, Esne Bidean izar kontzentraziorik handiena duen Arches Kumuluko kurba irtenenak daude, baita Eguzkia baino milioi bat aldiz distiratsuagoak diren izarrak dituen Kumulu Boskoitza ere. Gure galaxiaren zulo beltzak, inguruan duen su itxurako gas eraztunaren forma hartzen du. Munduko aire-teleskopio handienak, Astronomia Infragorriko Behatoki Estratosferikoak (Sofia), ahalbidetu du ikuspegi berri hau eskuratzea. «Sinestezina da gure zentro galaktikoa inoiz ikusi ez dugun xehetasunez ikustea», esan du James Radomski zientzialari eta ikertzaileak. Haren esanetan, eremu hau aztertzea «piezak faltan izanda buru-hausgarri bat egiten saiatzearen parekoa izan da» eta, hain zuzen, Sofiaren datuek «hutsuneetako batzuk betetzen dituzte». «Horrek irudi oso bat izatera hurbiltzen gaitu nabarmen».NASA

Zupiria diluye la autocrítica cargando contra los aporreados en Loiu

Miembros de la Flotilla denuncian impunidad y complicidad con Israel

El Ararteko inicia un expediente por la carga de la Ertzaintza en Loiu

«Zorabiagarria eta dramatikoa izan zen 2000-2003 aldia»
