KLIK

Garcia eta Conde, Bizkaiko estreinako txotxean

Gipuzkoan, eta batik bat Astigarraga eta Hernani aldean, dute sona sagardotegiek. Baina sagardoaren kultura Euskal Herri osoan zabaldurik dago. Atzo bertan Bizkaiko txotx denboraldia estreinatu zuten Zornotzako Uxarte sagardotegian, Javier Conde eta Mikel Garcia atleta paralinpikoen parte-hartze zuzenarekin. Biak izendatu zituzten Bizkaiko sagardoaren enbaxadore, eta biek izan zuten, jakina, zuku berriaren lehen tragoxka hartzeko ohorea.

Argazkia: Marisol RAMIREZ | FOKU