Ponpeiaren bihotza eraberritzeko miraria

Bost urteko lanen ondoren eta ia 100 milioi euroko inbertsioa eginda, Ponpeia eraberritzeko proiektuari esker, «erortzeen eta ezintasunaren sinonimo» izatetik «harro egoteko motibo» izatera igaro da hiria, Dario Franceschini Italiako Kultura ministroaren esanetan. «Maitaleek, erleek bezala, eztia bezalako bizitza gozoa dute», dio Maitaleen Etxeari izena ematen dion latinezko inskripzioak eta haren azpian norbaitek «oxala» idatzi zuen. Duela 40 urte lurrikara batek kalte larriak eragin zituen aztarnategian eta arkeologoei ere sarrera debekatu zitzaien. Orain, ikusgai dago berriro. Eraikin paregabea da Ponpeian, lehen solairua eta peristilo bikoitza kontserbatzen dituelako. Parke arkeologikoko zuzendari Massimo Osannaren hitzetan, «mirari txiki bat» da etxea berreskuratu izana –40 lagun aritu dira, 150.000 euroko aurrekontuarekin–, lurrikara osteko egoera eskasa aintzat hartuta. Munduan bakarra den eta 1748an aurkitu zutenetik labak eta errautsek lurperatu zuten 60 hektareako eremu honen degradazioa ekiditea da lan hauen helburua.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Etxebarriazarragak jantzi du Bizkaiko txapela
