Serendipia
Serendipia itxaropenari lotuta dago, elkarri eskutik helduta doaz denboraren etorbidetik, eta, sarri asko, historiaren arrakaletan ezkutatzen dira, elkar maitatzea debekatuta duten amoranteak bailiran. Zoritxarrak han-hemenka zelatatzen ditu, eta ez du bi amoranteen maitasuna zapuzteko aukerarik galtzen; izan ere, zorigaitzak serendipiaren zorte onari inbidia dio, betidanik. Hala da. Serendipia, berez, zori onekoa da, eta honek, zelan edo halan, bere irudia ederretsi du jakintzen arteko mugak gaindituz. Egiazki, literaturara edota historia liburuetara joz gero, gure bi amoranteen amodiozko istorioa ezagutuko dugu ondoen.
Egun, zientzialariek laborategian ondo arakatuko balute, beharbada, serendipia eta itxaropena elkar maitatzen aurki litzakete; halabeharrez, patuak koronabirusari iskin egingo lioke.

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
