Azken garaian modan jarri den aplikazioa

Modan dagoen aplikazioa da Houseparty, izan ere, IOS, Android, Windods, Macintosh eta Google Cromerako eskuragarri dago. Ez da app berri bat, baina azken garaian biral bilakatu da. Duela urte batzuk Facebook berak erosi nahi izan zuen, baina ez zuen lortu; azkenean, Epic Games bideo jokoen enpresak eskuratu zuen 2019an.
Eta zer eskaintzen du? Funtsean lagun eta senideekin, gehienez zortzi lagunen taldeetan, bideo deiak egiteko aukera. Whatsapp edo Skype bezalako aplikazioetatik desberdintzen duen zerbait du: jolasak. Hau da, bideo deia egiten duzuenarekin txateatzeko aukera ematen dizu eta, horrez gain, logela birtual antzeko bat osa dezakezu. Beste erabiltzaile batzuk elkartu daitezke gela horretan bideo deiak jasotzeko eta zuk, aplikazioan sartzerakoan, ikus dezakezu zure logeletan zein lagun dauden txateatzen. Orduan, baimena eskatu gabe, batu zaitezke logelara.
Logela horietan joko batzuk eskura daitezke, esaterako, “Pictionary” izenekoa. Marrazteko joko klasiko horretan, jokalari batek marrazten duena asmatu behar dute gainontzeko guztiek. “Trivial” ezaguna ere eskuragarri dago, baita beste joko mitiko bat ere: “Nor naiz”. Azken joko horretan jokalarietako batek txartel birtual bat du kopetan eta gainontzekoek emandako pistekin nor den asmatu behar du.
“Houseparte” aplikazioak, beraz, zeharo dibertigarria izatez aparte, kalitatezko bideo deiak egiteko aukera eskaintzen du. Berrogeialdian nola bete ez dakigun ordu luze horiek, beraz, lagunekin egoteko eta jolasteko aprobetxa ditzakegu!

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
