Bertsozale finaren kit-a

Etxeko egonaldi honetan, eta egoerak ekarri duen erritmoak behartuta, gehienok bide berriak urratzen ari gara. Ohartu gara, era berean, hauxe berau garai ezin hobea dela jada egindako lana berreskuratzeko eta urteetan jasotako ondare mardulean esploratzeko. Hori egin du Bertsozale atariak, eta horren adierazle da osatu duen “bertsolari finaren kit-a”.
Eta zer osagai ditu, bada, kit horrek? Bada, bertsolaritzarekin jolasteko, trebatzeko eta gozatzeko zenbait baliabide, esaterako, Bertsozale Elkarteko bertso irakasleek ikasgelan bertsolaritza lantzeko baliatzen duten Bertsoikasgela.eus webgunea. Ataletako batzuk irekian daude, edozein erabiltzailek balia ditzake eta, gainera, gauden egoera honetarako Iñaki Gurrutxagak eta Maddalen Arzallusek espresuki sortutako bertso sorta dago eskuragarri. Zer gehiago? Bertsoeskola.eus atarian errima zerrendak, doinuak, gaiak... denetariko materiala dago bertsotan egiteko. Atarian bertan, grabatutako hamaika saio ere ikusi eta entzun ditzake bertsozaleak.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
