BEGIRADA

Estatu frantsesaren kolonialismoaren aurka

Brusela atzo bilakatu zen Europako hiriburu. Europar Kontseiluaren bileraz gain, Kamerungo presidenteak, Paul Biyak, bisita ofiziala egin zuen. Bidaia hori aprobetxatu zuten Kamerungo oposizioko kideek manifestazio koloretsua antolatzeko. Presidentearen aurka aritu baziren ere, Estatu frantsesaren esku hartzea eta politika neokoloniala ere ozen salatu zituzten.