Maite UBIRIA
HENDAIA
MUGAREN

Mugaz gaindiko egoera auzi politiko bilakatzearen erronka

«Mugaz gaindiko gizartearen egoera auzi politiko bilakatzeko beharra» agerian jarri zuen covid-19a dela-eta estatuek igarobideak ixteko hartutako erabakiak. Horrela nabarmendu dute Akitania Berriak, Nafarroak eta EAEk osatzen duten Euroeskualdeko ordezkariek itxierak eragindako ondorioei buruzko txostena aurkezteko agerraldian.

Martxoaren erditik ekainaren 21era bitartean luzatu zen mugaren itxiera «askatasunen murrizketa bat bezala» bizi izan zutela herritarrek nabarmendu zuten atzo, Hendaian egindako agerraldian, Akitania Berriko, EAEko eta Nafarroako erakundeak bere baitan hartzen dituen Euroeskualdeko ordezkariek. Martxoaren 17tik aurrera Hego eta Ipar Euskal Herria lotzen dituzten hamar igarobideetan Frantziako eta Espainiako poliziek kontrol zorrotzak ezarri zituzten, mugaz gaindiko langileek soilik gainditu ahal izan zituztenak. Apirilaren 11z geroztik egoera gordinagoa bilakatu zen, igarobide gehienak guztiz itxi baitzituzten, egoera bereziki zaila bilakatuz herritarrentzat.

Mugaren itxierak inguruko biztanleentzat suposatzen zuenaren jakitun, Euroeskualdeko arduradunek «beraien eguneroko bizitza era naturalean bi estatuen artean garatzen duten herritarren bizipenak biltzeko ekimena» martxan jarri zuten. Ezohiko testuinguru batean, pandemia baten erdian, Internet bidezko inkesta bat abiatu zuten herritarren bizimoduan mugaren itxierak izandako eragina neurtzeko xedez. Inkestari erantzun zioten 2.400 herritarren artean %62,3 Ipar Euskal Herrian bizi dira (txostenak Pirinio Atlantikoetako departamendu osoa hartu arren erreferentzia gisa), %20,6 Gipuzkoan eta %9,3 Nafarroa Garaian. Gainerako %4,3a mugatik urrutiago bizi dira, hala nola Bizkaian, Araban edo Euskal Herritik kanpo, esaterako Landetan.

Txostenak datu argigarri batzuk utzi ditu, lehenik eta behin muga inguruko joan-etorrien inguruan. Hartara, inkestan parte hartu zutenen %30,5ek «astean behin» zeharkatzen dute muga eta %15,8k «egunero edo ia egunero». Erantzun guztiak aintzat hartuta, %75ek «hilean behin baino gehiagotan» gurutzatzen dute muga.

Herritarren %92,1ek «arrazoi sozioekonomikoengatik» egiten dute mugaz bestaldera: harreman pertsonalen ondorioz, ikastera, lan egitera... Mugaren bi aldeetan dituzten «harreman pertsonalak» nabarmentzen dituzte herritarren %59,7k eta, %79,1ek, «erosketak egitea» aipatzen dute muga igarotzeko arrazoi nagusi bezala.

Datuok eskutan, mugaren itxierak oso eragin zehatza, baita askotarikoa ere, izan duela milaka euskal herritarrengan nabarmendu zuten atzo Euroeskualdeko ordezkariek. Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Kanpo Harremanetarako ordezkariak azaldu zuenez, «herritarren gehiengo handi batek» muga itxieraren eraginak pairatu zituela nabarmendu du. «Inkestari erantzun zioten 2.400 herritarren iritziak aintzat hartuta, erabateko adostasuna dago mugaz gaindiko harremanean sakontzeko beharra azpimarratzeko orduan», gaineratu zuen.

Mugaz gaindiko langileen %67,5 «oso kaltetuta» edo «zeharo kaltetuta» agertu da mugaren itxieragatik, inkestaren arabera. Are, hamar lagunetik bederatzik aitortu du «jarduera ekonomikoren bat albo batera utzi» behar izan duela pasabideen itxieraren ondorioz.

Bestalde, mugaz gaindiko langileak dituzten enpresen erdiak baino gehiagok neurriak hartu behar izan ditu covid-19ak eragindako egoerari aurre egiteko, txostenak jasotzen duenez. Mugari begira bizi diren sektoreek, beraz, badute zeregina, batik bat herritar gehienek behin osasun krisia gaindituta berriz ere betiko ohiturak berreskuratzeko asmoa azaldu dutelako.

Lan eskubideak

Tamalez, ohiko jarduera berreskuratzeko helburua betetzea ezinezkoa da pandemiaren ondorioz lana galdu duten herritarrentzat. Are gehiago kontuan hartzen bada inkestari erantzun diotenen %27,5ek zehaztu dutela merkataritza edo ostalaritza sektoreetan lan egiten dutela.

Enpresentzat oztopo bat, eta ez edonolakoa, bilakatu zen mugen itxiera. Inkestari erantzun dioten mugaz gaindiko langileen %54,2k telelana baliatu zutela azaldu dute. Langileon %39,1 aldi baterako enplegu erregulazio espediente baten eraginpean izan dira eta %27,7k lanaldi murrizketa jasan dute. Langileon %6,6k lana galdu dute.

Euroeskualdeko ordezkariek atzoko agerraldian azaldu zutenez, hainbat enpresa eta langile izan dituzte ate joka ezohiko arazoak bideratzeko laguntza aske. Izan ere, bi estatuetan indarrean diren lan arauak ezberdinak izanik, «lan erregulazioei loturiko eskubideak» tratatzeko orduan «oztopo handiak» izan dituzte Ipar Euskal Herrian bizi baina Hego Euskal Herrian lan egiten duten herritar askok.

Osasun krisiaren unerik larriena gainditutzat eman ondoren, aurrera begira mugaz gaindiko herritarren egoera beste modu batean kudeatzeko beharra nabarmendu zuen Lakuako Gobernuaren kanpo harremanetarako idazkari nagusia den Marian Elorzak. Gogoratu zuenez, «Euroeskualdeko hiru lurraldeetan lan egiten duten partaide edo erakunde publiko zein pribatuen kopurua handituz doa. Guztion arteko lankidetza etengabe emendatzen ari da». Covid-19ak «hiru proiektutik bat kaltetu» badu ere, etorkizunari begira elkarlana areagotzen alde azaldu zen.

Mathieu Berge Akitania Berriko eskualde kontseilaria ere kexu agertu zen bi estatuek mugaz gaindiko elkarlan eremuari ez ziotelako erreparatu «ez pandemia garaian ezta deseskalatze fasean ere». Herritarrek beraiek eginiko oharrak irakurriz gero, berriz, «mugikortasunari ezarritako oztopoak», «kontrolek eragindako auto-ilara luzeak», «alde batera eta bestera igarotzeko eraman beharreko hamaika agiriak» edota «oinarrizko ondasun eta zerbitzuak erabil ahal izateko zailtasunak» izan ziren mugaren itxierak utzitako albo kalte nabarmenenak. Familia harremanetan, kirol edo hezkuntza jardueretan, kultura ohituretan.. eta askotariko bestelako eremuetan jasandako oztopoak ere pairatu zituzten herritarrek. Horiek guztiak laburbildu ondoren, «mugaz gaindiko gizartearen egoera auzi politiko bilakatzeko beharra» agerian jarri zuen, atzo, Mathieu Bergek.

Osasun krisiarekin gertatutakoa berriz ez errepikatzeko estatuen aurrean eta baita Bruselan ere «mugaz gaindiko eremuan ematen den egoeraren berezitasunaz» ohartarazteko harremanak garatzen jarraituko dutela gehitu zuen Marian Elorza Gasteizko Gobernuko ordezkariak. Pandemiak Euroeskualdeak garatzen dituen laguntza programak gelditzera behartu bazuen ere, horiek guztiak berriz ere martxan jartzeko engaiamendua mahaigaineratu zuen, finean, Mikel Irujok. Azaldu zuenez, «mugaz gaindiko proiektu eramaileen artean bakar batek ere ez du uste-eta lankidetza indartzea garrantzitsua ez denik».

Kontuak kontu, mugen kudeaketa Parisko eta Madrilgo gobernuen konpetentzia izanik, EAEren, Akitania Berriaren eta Nafarroaren artean elkar ezagutza eta egitasmo komunak bultzatzearekin bat, Euroeskualdeari, besteak beste, covid-19aren eskutik inposatu den estatu logikari aurre egiteko sentsibilizazio lana egitea egokituko zaio.

Mugabe, la formación profesional como valor de intercambio, incluso en tiempos de covid-19

Mugabe es un programa de formación y orientación que se dirige a jóvenes de entre 16 y 25 años en busca de inserción laboral. La misión local «Avenir Jeunes Pays Basque», con sede en Baiona, mantiene, pese al paréntesis impuesto por la pandemia, dos programas abiertos al otro lado de la muga, y más concretamente en Gipuzkoa.

El primero de ellos se centra en el sector industrial, el segundo en el área de servicios a la persona. Una quincena de jóvenes han tomado parte en la iniciativa, aunque el covid-19 ha alterado la forma de abordar ese intercambio.

Dos son las entidades guipuzcoanas que se han sumado al programa, se trata de Tknika y de Ikaslan. La primera es un centro de investigación e innovación sobre los oficios industriales y la segunda reúne a distintos centros de formación profesional del territorio.

La pandemia ha alterado los planes que debían llevar a cabo una quincena de jóvenes aprendices del norte del Bidasoa. Con todo, el programa se ha readaptado y el pasado 7 de julio se concretó en una visita virtual que permitió a los participantes conocer más de cerca la organización de la formación profesional a través de Ikaslan y, además, visitar la empresa GKN Automotive, sita en Zumaia.

Nada menos que 200 personas tomaron parte en ese ejercicio de conexión más allá de las fronteras destinado a complementar la formación, pero también a explorar posibilidades de empleo. A ese paso seguirá otro, esa vez con uno de los sectores con más oferta de empleo, el del cuidado a las personas.

La homologación de las titulaciones sigue siendo una tarea pendiente, aunque cada vez más sectores optan por incorporar a sus plantillas a personas a las que han formado para responder a las necesidades de la propia empresa.M.U.