OSPA EGUNA, ERREPRESIOAREN «BIRUSA» SALATZEKO

«Polizia indar okupatzaileek» eta bereziki Guardia Zibilak Sakanatik alde egitea eskatzeko ekitaldiak izan ziren atzo Altsasun, “Zuek zarete birusa” lelopean egindako Ospa Egunean. Herri ekimenak deituta, besteak beste, horma-irudiak marraztu zituzten eta kalejira ere egin zuten. Bitartean, Gobernu espainolari «esku hartzeko» eskatu zioten PPk eta Voxek, Auzitegi Nazionalak Ospa Eguna debekatzeko arrazoirik ez zela ebatzi ostean. Bi guardia zibilekin izandako liskarragatik espetxeratutako gazteen eta gazteon alde egiteagatik Granada taldetik kanporatutako Unai Etxebarria futbolariaren aldeko mezuak izan ziren sareetan deialdiaren harira. Jaizki FONTANEDA | FOKU

Sujets du jour
Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

Euskal Herria
El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Sujets du jour
Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

Sujets du jour
«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

Sujets du jour